Arrazakeriaren Aurkako Eguna izan zen joan zen martxoaren 21ean, eta egun horren harira, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, arrazakeriari buruzko hitzaldia izan zen atzo Esklabak Zentro Sozialistan. Zer da arrazakeria eta zein da bere funtzioa? izenburupean egin zuten solasaldia, eta hitzaldiaren ostean, argazkia atera zuten hara joandakoek. Gainera, herrialde hainbatetako jakiak dastatzeko aukera izan zuten horiek.
