Kontzertu berezia eman du gaur eguerdian Azpeitiko Udal Musika Bandak, Esklabetako elizan. Mendietxe museoarekin elkarlanean antolatutako ekitaldian, mendia gai hartuta hainbat pieza jo dituzte musikariek, Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean, eta kontzertuak ikus-mina sortu du herritarren artean; ia eserleku guztiak bete dituzte bandaren zuzeneko saioa bertatik bertara ikustera eta entzutera joandako herritarrek.
Euskal Herriko nahiz munduan zeharreko mendia oinarri hartuta egindako hainbat pieza interpretatu dituzte musikariek; honako hauek, hain zuzen:
- Goazen mendirik mendi (Mold. Tomas Garbizu. Inst. Tomas Aragues)
- Hiru mendiak-Gorbeia, Anboto, Aizkorri (Rodrigo A. De Santiago)
- Nanga Parbat (Michael Geisler)
- Mt. Everest (Rossano Galante)
- K2, The savage mountain (Julie Giroux)
- Cordillera de los Andes –Cotapaxi, Illimani, Coropuna– (A. Malando. Mold: Kees Vlak)
- Ain't no mountain high ennough (N. Ashford eta V.Simpson. Mold: Jay Bocook)