Aste Santuko opor egunak gertu, Azpeitiko basazabal jauregiko turismo bulegoa irekiko du bihar udalak, eta irailaren 30era bitartean egongo da zabalik, astelehenetan izan ezik, asteko beste egun guztietan. Honako ordutegia izango du Basazabalgo turismo bulegoak: astearteetan, 11:00etatik 15:00etara; asteazken, ostegun eta ostiraletan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara.
Basazabalgo turismo bulegoa Azpeitira bisitara datozenei nahiz herriko txokoak hobeto ezagutu nahi dituzten herritarrei arreta emateko zabalduko du Azpeitiko Udalak.