Aste Santuko eta Pazko Asteleheneko jai egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, bihar, ostiralean, larunbatean eta astelehenean 10:00etanbilduko dituzte hondakin komertzialak.
Honako hondakinak jasoko dituzte egunez egun:
- Bihar, osteguna,10:00etan: errefusa.
- Etzi, ostirala, 10:00etan: kartoia eta papera.
- Larunbata, apirilak 4, 10:00etan: organikoa.
- Astelehena, apirilak 6, 10:00etan: organikoa eta errefusa.