Apirilaren 20tik 25era antolatu dute Gazte Astea

Nerea Uranga

Iazko Xoxoteko Igoera. (Ihintza Elustondo)

Xoxoterako Igoera ere jokatuko dute aurten. Hilaren 25ean izango da mendi lasterketa eta ikustera joateko mendi martxa ere prestatu dute. Horrez gainera hitzaldiak, parrillada eta parodia antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak.

Apirilaren 20tik 25erako prestatu du Gazte Astea Azpeitiko Gaztetxeak. Ohi bezala, askotariko ekintzak antolatu dituzte egitaraua osatzeko, eta ohikoak diren parrillada eta parodia ere egingo dituzte, besteak beste. Apirilaren 25ean egingo dute Xoxotera Igoera lasterketa, eta hori ikustera joateko eta parte hartzaileak animatzera Xoxotera igotzeko mendi martxa ere egingo dute.

Honakoa da aurtengo Gazte Asterako Gaztetxeak antolatutako egitaraua:

Apirilak 20, astelehena

  • 18:00. Hitzaldia: Enam historia, sintesi bizkor bat, Imanol Satrustegirekin.

Apirilak 23, osteguna

  • 18:00. Hitzaldia: Geopolitika: inperialismoa krisian, Jon Kortazarren eskutik.

Apirilak 24, ostirala

  • 18:00. Dantza poteoa, dantzariekin eta trikitilariekin Alde Zaharrean.
  • 20:00. Parrillada.
  • 21:30. Parodia.

Apirilak 25, larunbata

  • 10:00. Mendi martxa Xoxotera, plazatik abiatuta.
  • 11:00. Xoxotera Igoerako irteera, plazan.
  • 12:00. Trikitilariak eta hamaiketakoa, Xoxoten.
  • Ondoren, sari banaketa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide