Erdikalea 27ko bizilagunek teknikoek baimena eman zain egon beharko dute etxeetara itzultzeko

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 3a

Erdikalea 27 zenbakidun etxebizitza eraikina gaur goizean. (Nerea Uranga)

Azpeitiko Erdikaleko 27. zenbakiko eraikineko bigarren solairuan sutea izan da, eta eraikinari eragindako kalteak aztertu bitartean ezingo dute bizilagunek beren etxeetara itzuli. Dena den, beharrezko gauzak hartzera sartzeko aukera izan dute bizilagunek.

Azpeitiko Erdikaleko 27. zenbakidun eraikineko bigarren solairuko etxebizitzan sutea izan zen atzo arratsaldean, 15:00 aldera. Sua zerk eragin duen ikertzeko eta eragindako kalteak aztertzeko teknikoak lanean ari dira egunotan, eta haiek baimena eman bitartean, etxebizitzetako bizilagunek ezingo dute beren etxeetara itzuli, eta eraikin berean dagoen Korrale taberna ere ezingo dute ireki.

Atzo sua itzali eta gero, suhiltzaileek lagunduta bizilagunek beren etxeetara sartu ahal izan zuten beharrezko gauzak hartzera, baita gaur goizean ere. Etxera itzultzeko aukera izan bitartean, Azpeitiko Udalak ostatua eskaini die bizilagunei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide