Asteazkenean emakume bat hilda aurkitu zuten Basaurin (Bizkaia), eta poliziak emakumearen bikotekidea atxilotu du gaur Bilbon, indarkeriazko hilketa egotzi diote. Biktimak 44 urte zituen, eta atxilotutako gizonak 45 urte ditu. Urola Erdiko Itaiak Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du gaur, ostirala, Indarkeria matxistari aurre egin! lelo hartuta. Azpeitiko plazan 19:30ean egingo dute elkarretaratzea.
Itaiak "babesa eta elkartasuna" adierazi die Basaurin hildako emakumearen ingurukoei, eta indarkeria matxistarekin bukatzeko borroka eta antolakuntza indartu beharra aldarrikatu ditu, "aski da!".