Alaitz Badiola Munduko Pilota Txapelketan izango da Euskal pilota selekzioarekin

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 4a

Atzo Munduko Pilota Txapelketan parte hartuko duen Euskal selekzioaren aurkezpena; Badiola atzeko lerroan ezkerretik lehena.

Apirilaren 6tik 12ra bitartean Argentinako Mendozan jokatuko den XI. Munduko Pilota Absolutuko Txapelketan lehiatuko da Euskal pilota selekzioa. Alaitz Badiola azpeitiarrak txapelketa horretan parte hartuko du Euskal Pilota Federazioaren ordezkari gisa. Txapelketa Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak (C.I.J.B.) antolatutakoa da.

Datorren astean, apirilaren 6tik 12ra artean, Argentinako Mendozan jokatuko da XI. Munduko Pilota Absolutuko Txapelketa. Alaitz Badiola azpeitiarrak txapelketan parte hartuko du Euskal Pilota Federazioaren ordezkari gisa.

Atzo goizean aurkeztu zuten Abadiñon (Bizkaia), Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren egoitzan, apirilaren 6tik 12ra bitartean Argentinako Mendozan jokatuko den C.I.J.B. erakundeak antolatutako XI. Munduko Pilota Absolutuan lehiatuko den Euskal pilota selekzioa. Aurkezpenean adierazi zutenez, txapelketa "nazioarteko egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat" izango da, eta Euskal ordezkaritzak modalitate guztietan parte hartuko du, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren 31 pertsonako delegazioa joango da Mendozako Munduko Pilota Txapelketara: "22 pilotari, lau hautatzaile, fisioterapeuta bat eta federazioko lau ordezkari. Antolaketa horren helburua da modalitate guztietan parte hartze egokia bermatzea, bai kirol arloan bai ordezkaritza eta logistika aldetik ere". Federazioko ordezkarietako bat Badiola.

Alaitz Badiola, artxiboko irudi batean. (Mailo Oiarzabal)

Bestalde, federazioak nabarmendu du Mendozako hitzordua "garrantzi handikoa" izango dela, bai kirol ikuspegitik eta bai ikuspegi instituzionaletik. "Alde batetik, selekzioak aukera izango du CIJBren egituran lantzen diren modalitate guztietan nazioarteko mailan lehiatzeko; bestetik, nazioarteko presentzia sendotzeko eta federazioaren antolaketa gaitasuna erakusteko beste pauso bat izango da."

Mendozan jokatuko duten Munduko Pilota Txapelketa apirilaren 6ko arratsaldean hasiko da inaugurazio ekitaldiarekin, eta hilaren 12an bukatuko da sari banaketa ekitaldiarekin eta itxierako afariarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide