Espainiako gizonen Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak hiru puntu eskuratu zituen joan den asteazkenean Garmendipe futbol zelaian, Zamudioren kontra 5-0 irabazita.
Hasiera-hasieratik gogor ekin zioten jokoari Riberaren mutilek, eta bigarren minuturako hiiru gol aukera izan zituzten Lagun Onakekoek. Gero, Unax Odriozola zarauztarrak ezkerrez 25. minutuan eta 43. minutuan bi gol sartu zituen; tartean, aurkarien atea zulatu zuena Jon Sorazuk egindako gola izan zen; 33. minutuan sartu zuena. Atsedenean aldageletara markagailuan 3-0 zela sartu ziren jokalariak.
Atsedenetik jokora bueltan, Unax Uriak zelaira irten berri laugarren gola (65. minutua) sartu zuen, eta bosgarrena, 90. minutuan Jagoba Erdoziak sartu zuen buruz, Unax Uriaren pase baten ondoren. Partida bikaina egin zuten Lagun Onakekoek asteazkenean, eta batik bat Lander Petxarromanen lana aipatu zuten Lagun Onakeko ordezkariek. Emaitza bikaina lortuta eta hiru puntu gehituta gustura gelditu ziren Lagun Onakekoak. Hurrengo jardunaldia gaur zortzi izango dute Aretxabaletaren kontra etxetik kanpo.
Emakumeen Ohorezko Erregional mailako Lagun Onakekoek asteburu honetan eta hurrengo an ez dute partidarik izango. Apirilaren 19ko asteburuan Aiztondoren kontra jokatuko dute etxean.