Aberri Egunean, ikurrinak atera dituzte leihoetara eta balkoietara

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 5a

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen zein ospakizun egun horrekin bat eginez, hainbat azpeitiarrek ikurrinak nahiz Nafarroako banderak zintzilikatu dituzte leihoetan eta balkoietan.

Gaur, apirilak 5, Aberri Eguna da, eta hainbat heritarrek bat egin dute aldarrikapen eta ospakizun egun horrekin. Horren erakusgarri, ikurrinak zintzilikatuta ikus daitezke herriko zenbait balkoi eta leihotan gaurko egunez; zenbaitek Nafarroako bandera ere atera dute. Herritarrek ez ezik, Azpeitiko Udalak ere zintzilikatu du ikurrina udaletxeko balkoitik, Aberri Egunarekin bat eginez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide