Jakes Zubizarretak irabazi du kadeteen Burunda txirrindularitza saria

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 6a

Jakes Zubizarreta, erdian, 38. Burunda sariaren podiumean. (Utzitakoa)

Altsasun (Nafarroa) atzo jokatutako 51 kilometroko lasterketan azkarrena izan zen Lagun Onakeko azpeitiarra. Amets Barandiaran taldekideak, berriz, mendiko saria berenagatu zuen.

Jakes Zubizarreta azpeitiarrak (Lurkide-Aranur) irabazi du txirrindularitzako 38. Burunda saria. Atzo jokatu zen, Altsasun (Nafarroa), herri horretako klubak antolatu eta bere izena daraman kadeteentzako proba, eta Lagun Onak txirrindulari elkarteko gaztea izan zen azkarrena. ibilbidearen 51 kilometroak osatuta, Zubizarreta izan zen helmugako marra gainditzen aurrena, eta harekin batera igo ziren podiumera Unai Fernandez de Pinedo (Atabako Ford Garaje Moderno), bigarren tokian; eta Aitor Olite (Ega Perfil), hirugarrengoan.

Lehen urteko kadetea da Zubizarreta eta, horrenbestez, garaile nagusiaren saria ez ezik, bere mailari dagokiona ere poltsikoratu zuen. Eta Lurkide.Aranurrekoen uzta borobiltzeko, Amets Barandiaran ere igo zen podiumera, mendiko sailkapenaren irabazlearen saria jasotzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide