'Turno de guardia' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 9a

'Turno de guardia' filmaren irudi bat.

Apirilaren 12an 19:30ean eta 13an 21:00etan emango dute Petra Biondinak zuzendutako drama. Sarrerak Kulturazen webgunean eros daitezke.

Datozen igandean eta astelehenean izango dira zine emanaldiak Soreasu antzokian. Turno de guardia (Petra Biondina, Suitza, 2025) da bi egunetan ikusgai izango den filma; igandeko emanaldia 19:30ean hasiko da, eta astelehenekoa 21:00etan. Bi saioetarako sarrerak Kulturazen webgunean eros daitezke.

Suitzako ospitale batea kokatzen da Turno de guardia-ren akzioa. Hango kirurgia hegalean dedikazio eta profesionaltasun handiz lan egiten duen erizaina da Floria. Ez du inoiz akatsik egiten, beti entzuten die bere pazienteei, baita egoera estresagarrienetan ere, eta beti dago berehala eskuragarri larrialdietan. Gau batean, baina, larrialdietako gela erabat beteta dagoela eta langile faltarekin, akats izugarri baten ondoren, txandako lan guztiak aurrera ez ateratzeko arriskua sortzen da. Erlojupeko lasterketa larri bat hasiko da orduan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide