Euskal Herria-Venezuela II. Elkartasun Topaketako bazkarirako txartelak, Orkatzen salgai

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 9a

Euskal Herria-Venezuela I. Elkartasun Topaketa, Errenterian, 2024ko maiatzean. (Oarsoaldeko Hitza)

Astigarragako frontoian izango da topaketa, apirilaren 25ean.

Elkartasun Keinua Venezuelari ekimenak antolatuta, Euskal Herria-Venezuela II. Elkartasun Topaketa egingo dute apirilaren 25ean Astigarragako frontoian (Gipuzkoa).

13:00etan hasiko da elkartasun ekitaldia eta han parte hartuko du, besteren artean, Albanys Montilla Venezuelako ministrordeak. Ondoren, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dute, eta bazkari horretarako txartelak Azpeitian ere jarri dituzte salgai, Orkatz kultur elkartean, 15 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide