Datorren astean hasiko da Udal Liburutegia Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 10a

Haurren Irakurle Txokoaren artxiboko irudia. (Udal Liburutegia)

"Egitarau oparoa" prestatu dute apirilaren 23ko dataren bueltan, haurrei zein helduei zuzendutako sei ekintzarekin. Umeentzako eskulan tailerrean eta ipuin kontaketan parte hartzeko izen ematea ere datorren astean irekiko dute.

Urtero ohi duenez, aurten ere apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan egitarau berezia osatu du Azpeitiko Udal Liburutegiak.

"Egitarau oparoa" prestatu dutela diote liburutegiko arduradunek. "Ohikoak diren ekintzek ere ukitu berezia izango dute, eta beste batzuk, helduentzako ipuin kontaketa edo poesia errezitaldia kasu, beren beregi prestatu ditugu", azaldu dute.

Bi aste barru iritsiko da Liburuaren Nazioarteko Eguna, baina datorren astean izango dira haren bueltako lehen hitzorduak Enparan dorretxeko liburutegian. Eskulan tailerrerako eta Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saiorako aurrez eman beharko da izena.

Guztira, sei hitzordu egin dituzte:

Aoirilaren 15a, asteazkena

  • 17:30. Irakurleen Txokoa, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila artekoentzat.

Apirilaren 16a, osteguna

  • 18:30. Helduentzako ipuin kontaketa musikatua, Amelirekin.

Apirilaren 21a, asteartea

  • 18:00. Literatura solasaldia, Karmele Mitxelenaren Zoriona edo antzeko zerbait eleberriaren inguruan. Pako Aristik dinamizatuta.

Apirilak 22, asteazkena

  • 17:30. Eskulan tailerra: Irakurpuntuak sortuz. LH 2 eta LH 4 arteko ikasleentzat. Plaza mugatuak. Izena emateko epea: apirilaren 13tik 20ra.

Apirilaren 23a, osteguna. Liburuaren Nazioarteko Eguna

  • 17:30. Ipuin kontaketa HH 4ko haurrentzat, Miriam Mendozaren eskutik. Aurrez eman behar da izena, apirilaren 15etik 22ra bitartean.

Apirilaren 29a, asteazkena

  • 18:30. Poesia erreziltaldia: Apoen putzua. Apoakoen eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide