Gizonen 2026ko Euskal Herriko Itzuliak Azpeitia zeharkatu du gaur, Eibarren hasi eta Eibarren bukatuko den etaparen barruan.
Azkoiti aldetik sartu da lasterketa herrian. Loiola, etorbidea (argazkietan) eta saihesbidea igarota, Landetan Errezilerako bidea hartu dute txirrindulariek, Etumetako gainaren bila.