Iruñeko emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak biharko

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 12a

Joan den apirilaren 3an egin zuen Itaiak indarkeria matxista salatzeko azken elkarretaratzea, Basauriko hilketagatik. (Urola Erdiko Itaia)

19:00etan deitu du mobilizazioa emakumeen antolakunde sozialistak, plazan.

37 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Iruñean hirugarren soilaru batetik erorita, indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua urratu duen gizon batengandik ihesi zihoala; gizona atxilotu du Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak.

Iruñeko "hilketa matxista salatuko" du bihar arratsaldean Azpeitian Itaiak. 19:00etarako deitu du mobilizazioa emakumeen antolakunde sozialistak, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide