Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar udal ordezkariek, 19:00etan hasita. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren, Biziberri etxebizitzetako zerbitzuaren eta eguneko arreta zerbitzuaren kontratuaren esleipenaz jardungo dute biharko bilkuran, besteren artean.
Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
- 2026ko martxoaren 3an egindako udalbatzaren akta onartzea
- Gizarte Beharrak eta Politika Feministen eta LGTBIQ+ saila batzorde berriemailearen izen aldaketa onartzea.
- Adin txikikoen aurkako indarkeria eta/edo babesgabetasun egoeretan jarduteko jakinarazpen ibilbide egituratua onartzea.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (eguneko, gaueko eta gizarte laguntza modalitatean), Elizkaleko 26-28 zenbakietako adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioetako eta tutoretzapeko apartamentuen zentroko zerbitzuaren nahiz adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuaren kontratuaren esleipena.
- Azpeitiko igerilekuko gimnasiorako hainbat kirol material errentamendu erregimenean kontratatzeko esleipena.
- 2025eko aurrekontuaren likidazioak: alkatetzak 2026ko martxoaren 5ean emandako ebazpenaren berri ematea (2025eko aurrekontuaren likidazioa onartzeari dagokiona) eta alkatetzak 2026eko martxoaren 5ean emandako ebazpenaren berri ematea (2026ko aurrekontuaren aldaketari dagokiona).
- Alkatetzak 2026ko otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak.