Bailarako jubilatuek Oriora eta Aginagara irteera egingo dute maiatzaren 14an

Julene Frantzesena 2026ko apirilaren 13a

Orio airetik.

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatuek egingo dute egun pasa egun horretan. Bihar zabalduko dute txangorako izena emateko epea.

Urtero legez, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagara egun pasa egingo dute maiatzaren 14an, ostegunez. Egun horretan, 10:00etan aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik Oriora, eta 12:00etan meza izango dute hango San Nikolas elizan. Elizkizuna bukatu ostean, 14:00 aldean, Aginagara joango dira, hango Errasti sagardotegian bazkalduko baitute.

Bihar zabalduko dute irteerarako izena emateko epea, eta maiatzaren 12ra arte izango dute herritarrek horretarako aukera; Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartearen bulegoan eman beharko da izena. Irteeraren ordaina 35 eurokoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide