'Putzua begi-bistan' antzezlana eskaini dute Soreasun

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 13a

Ekoetxeak antolatuta, "uraren garrantzia eta antzerkia" uztartu nahi izan dituzte haurrei eta haien familiei zuzendutako antzezlanean. 

Putzua begi-bistan haurrei eta haien familiei zuzendutako antzezlana taularatu zuten atzo Soreasu antzokian, Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta. Bertaratu zirenek, antzerkiaz gozatzearekin batera, uraren balioaz eta bere erabileraren inguruko keinu txikien garrantziaz jabetzeko aukera izan zuten. "Uraren garrantzia eta antzerkia uztartu" nahi izan zituzte, hain zuzen ere, antolatzaileek, "gai sakona formatu dibertigarrian landuz". 

Haizea Baigesek, Unai Baigesek eta Arrate Nuñezek taularatu dute lana. Susanna Isern-en Putzu bat ez zapaltzeko bederatzi modu ipuinaren antzerkirako moldaketa da Putzua begi-bistan. 

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide