Odola emateko aukera izango da bihar

Julene Frantzesena 2026ko apirilaren 14a

Pertsona bat odola ematen.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak biharko jarri du apirileko hitzordua. 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola ateratzeko aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Ohiko legez, aurrez txanda hartu beharko da.

Herritarrek odola emateko aukera izango dute bihar, asteazkenez, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak biharko jarri baitu apirileko hitzordua. Horrenbestez, odola atera nahi duten herritarrek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean).

Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute nahitaez, Internet bidez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Herritarrei odola ematera animatzeko deia egin diete elkarteko kideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide