'Incontrolable' eta 'Little Amelie', Soreasuko hurrengo zinema eskaintzak

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 15a

'Incontrolable' filmeko fotograma bat.

Igandean eta astelehenean izango dira datozen film emanaldiak Soreasu antzokian. Haurrei zuzendutakoa igande arratsaldean bakarrik eskainiko dute, 16:30ean, eta helduei zuzendutakoa bi egunetan: igandean 19:30ean, eta astelehenean 21:00etan.

Bil filmekin osatu dute asteburuko zinema karteldegia Soreasu antzokian: Incontrolable eta Little Amelie. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, eta emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.

Igande arratsaldeko haurrei zuzendutako saioan (16:30) emango dute Little Amelie animaziozko filma (Frantzia, 2025). Honela dio filmaren sinopsiak: "Bi urte eta erdi egin arte, Amelie txikiak digestio hodi geldodun pertsona begetatibo gisa deskribatzen zuen bere burua. Hurrengo sei hilabeteetan, baina, hizkuntza, gurasoak eta anai-arrebak, paradisuaren lorategia, grinak, atsekabeak, urtaroak nahiz denbora aurkitzen ditu, hau da, hiru urtetik aurrera gizakia betiko osatzen duen guztia. Munduari zorrotz begiratzen dio Ameliek bere begirada bihurriarekin, beretzat hiru urterekin dena erabakita dagoelako, bai zoriona eta baita tragedia ere". 

Igandean (19:30) eta astelehenean (21:00), berriz, Incontrolable (Erresuma Batua, 2025) ikusteko aukera izango da Soreasun. Honela dio sinopsiak: "Tourette sindromearekin bizi da John Davidson, eta kemenez eta umorez aurre egiten die hark aurreiritziei, arbuioari eta beldurrei, ausardia eta gizatasuna edozein oztopo baino indartsuagoak izan daitezkeela deskubrituz. Benetako istorio batean oinarritutako filma da, eta Davidsonen gainditze bidaia kontatzen du". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide