Kilikik eta Hofek kontzertu bana eskainiko dute ostiralean Sanagustinen

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 14a

Hofe artista.

22:00etan hasiko dira bi artisten kontzertuak Sanagustinen. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren atarian eskura daitezke, 16 euroan. 

Kiliki eta Hofek kontzertu bana eskainiko dute ostiralean, hilak 17, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke, 16 euroren trukean. 

Kilikik zazpi abestiz osatutako Iltze 1 (2025) lana aurkeztuko du Sanagustinen, maitasuna eta gerra bezalako kontzeptu unibertsalak hainbat ikuspegitatik aztertzen dituen EP-a. Kantu berriez gain, bere aurreko etapako abesti esanguratsuenetako batzuk ere eskainiko ditu. 

Igotz Mendez abeslariak gidatutako musika proiektuaren atzean dago, berriz, Hofe izen artistikoa. Hofek abesti ugari grabatu ditu eta Ben Yart, La Elite, Brava nahiz Merina Gris artistekin kolaborazioak egin ditu. Amodioa (2022) eta Amorrua (2023) lanen ondotik, 2026an argitaratuko du bere hirugarren diskoa. Lan horretatik dagoeneko R.A. singlea entzungai dago. Hofen abestietako letrek kezka generazionalak jasotzen dituzte, eta, besteak beste, maitasunaz, sexuaz, festaz, amorruaz, indentitateaz nahiz drogez hitz egiten dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide