Lagun Onakeko mendizaleak Bisaurinen izan dira asteburuan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 14a

Eguraldi iragarpenak kontuan hartuta, Lagun Onak Mendi Bazkunakoek astebururako plana aldatu beharra eduki dute, baina Bisaurineko tontorra eginda itzuli dira etxera.

Joan den asteburuan Pirinioetara irteera egin zuten Lagun Onakeko mendizaleek. Eguraldi iragarpenak tarteko aurretik zituzten planak egokitu egin zituzten, baina Bisaurin (2670 m) mendiaren tontorra eginda itzuli dira Azpeitira.

Ostiralean joan ziren Azpeititik Pirinioetara, han Gabardito aterpetxean lo egin eta larunbatean goizean goiz abiatu ziren Bisaurinera. Ateri egin zien mendizaleei, eta kranpoien eta pioleten laguntzarekin talde osoa igo zen gailurrera. Igandean, ordea, euria izan zuten goizetik protagonista, eta aterpetxean gosalduta etxera itzultzea erabaki zuten mendizaleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide