Sendabelarrak eta sukaldaritza, Ekoetxearen asteburuko eskaintzan

Mailo Oiarzabal

Jakiak prest, 'Koxinatu' ikastaro baterako. (Ekoetxea)

Garbiñe Larreak zapatuan emango duen tailerrerako toki guztiak beteta daude. Igandean Maitane Cabezak 6 urtetik gorakoentzat emango duen sukaldaritza tailerrean, aldiz, badago tokia oraindik.

Datorren asteburuan ere zapatuan eta igandean doako tailer bana egingo dute Azpeitiko Ekoetxean. Hilaren 18an, helduei zuzenduta, Sendabelar baratzea izeneko bi orduko tailerra emango du Garbiñe Larreak, 10:30etik 12:30era. Tailera horretarako toki guztiak beteta daude; itxaro zerrendarako soilik eman daiteke izena Ekoetxearen webgunean.

Igandean, hilaren 19an, Maitane Cabezak emango duen sukaldaritza tailerrean parte hartu nahi dutenak, aldiz, garaiz dabiltza oraindik. Familian egiteko tailer praktikoa eskainiko du Cabezak, 6 urtetik gorakoentzat. Koxinatu: udaberriko zaporeak familian saioan, 10:30etik 12:30era, tokiko eta sasoiko sukaldaritzaren balioa ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, udaberri garaiko produktuekin errezeta goxoak prestatzen dituzten bitartean. Parte hartzeko, Ekoetxearen webgunean eman behar da izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide