Pantxix Bidartek eta Primael Montauzik girotuko dute Sanagustin igande eguerdian

Aitziber Arzallus 2026ko apirilaren 16a

Pantxix Bidart eta Primael Montauzi musikariak. (Utzitakoa)

Elimberri emanaldiaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 13:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Pantxix Bidart eta Primael Montauzi musikariek sortu duten Elimberri emanaldiaz zuzenean gozatzeko aukera izango da igande eguerdian Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileek "bi kultura ahaideen arteko topaketa" gisa definitu dute lana, eta adierazi dutenez, "artistek kantarazten dute, gaurko harmonian, euren aspaldiko zuhurtzia gure mundu garaikidean erakutsi nahian". 13:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide