Urretxura eta Aizpurutxora irteera antolatu du Baigerak

Iraia Oteiza

Azkoitiko Aizpurutxo auzoa. (Andoni Elduaien)

Maiatzaren 2rako antolatu dute irteera. Parte hartzaileak Azpeititik oinez joango dira Urretxura, eta ondoren Aizpurutxon geldialdia egin eta hamaiketakoa egingo dute. Aizpurutxotik autobusez itzuliko dira Azpeitira. Irteeran parte hartzeko izen ematea zabalik dago.

Maiatzaren 2rako Azpeititik Urretxura eta Aizpurutxora irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. 09:00etan jarri dute hitzordua Azpeitiko San Martin egoitza parean, eta handik aurrena Urretxura oinez joango dira parte hartzaileak, ondoren Aizpurutxon geldialdia egin eta Itziar jatetxean hamaiketakoa egiteko. Lineako autobusean itzuliko dira gero Azpeitira.

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 29a baino lehen, 15 euroren trukean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide