Maiatzaren 2rako Azpeititik Urretxura eta Aizpurutxora irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. 09:00etan jarri dute hitzordua Azpeitiko San Martin egoitza parean, eta handik aurrena Urretxura oinez joango dira parte hartzaileak, ondoren Aizpurutxon geldialdia egin eta Itziar jatetxean hamaiketakoa egiteko. Lineako autobusean itzuliko dira gero Azpeitira.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 29a baino lehen, 15 euroren trukean.