Aniztasun Festa antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 16a

Aniztasun Festa Azpeitian, 2024an. (Maialen Etxaniz)

Maiatzaren 22an izango da aurtengo Aniztasun Festa Azpeitian, aniztasuna plazaratzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko. Egun horretako egitaraua herritarrekin antolatu nahi du udalak, eta horretarako bilera irekia deitu du astelehenerako, 15:00etan, Emakumeen Txokoan. 

Kulturartekotasuna sustatzeko eta aniztasunaren aberastasunari garrantzia emateko eguna izango da maiatzaren 21a, Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna izango baita. Egun horri lotuta, hainbat jarduera antolatu ditu Azpeitiko Udalak, tartean, Aniztasun Festa, ongi etorri saioa eta hitzaldia.

Azken urteetan ere egin dute Aniztasun Festa herrian, eta aurten maiatzaren 22an, ostiralez, ospatuko dute. Azpeitian bizi diren herritarren eta haien kulturen topaketarako eguna izaten da, hau da, aniztasuna plazaratzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko eguna. Egun hori herritarrekin batera antolatu nahi du aurten udalak; hori dela eta, astelehenerako, apirilaren 20rako, bilera irekia antolatu du. 15:00etan izango da Emakumeen Txokoan. Udalak herritar oro gonbidatu du parte hartzera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide