Biodantza eta barreterapia saioetan izena eman daiteke apirilaren 20ra arte

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 17a

Esku bat irribarrea marraztuta.

Jubilatuekin eta ez hain jubilatuekin biodantza eta barreterapia taldea osatuta dute, eta orain, apiriletik maiatzera bitartean beste sei saio antolatu dituzte. Horietan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea zabalik dago hilaren 20a arte.

Joan den otsailetik biodantza eta barreterapia saioak egiten dituzte Basazabal jauregian. Orain, saioekin jarraitu egingo dute, eta horietan parte hartzeko izena eman nahi dutenek apirilaren 20ra arte eman dezakete izena. Jubilatuei eta ez hain jubilatuei zuzendutako saioak izango dira.

Ostegunetan izango dira biodantza eta barreterapia saioak, 16:30etik 18.00etara, Basazabal jauregian. Ikastaroan parte hartzeko tokia dago, eta izena emateko edota informazioa jasotzeko honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 635 75 39 85 (Manex) edota 649 71 30 51 (Ane). Saio bakoitzeko hamar euro ordaindu beharko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide