Sendabelar eta errezeta goxo artean ibili dira asteburuan Ekoetxean

Mailo Oiarzabal

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea tailerra eskaini zuen atzo goizean. Gaur, berriz, heldu eta ume garaiko eta tokiko lehengaiekin kozinatzen aritu dira, Maitane Cabezaren gidaritzapean.

Asteburu betea izan dute Azpeitiko Ekoetxean. Bi tailer eman dituzte han, eta jendetsuak izan dira biak.

Zapatuan, sendabelarren sekretuak eta horiek baratzean nola txertatu erakutsi zuen Garbiñe Larreak Sendabekar baratzea izeneko tailerrean. gaur, berriz, Koxinatu: udaberriko zaporeak familian saioa errezeta goxoak kozinatzeko aukera izan dute helduek eta haurrek elkarrekin, Maitane Cabezaren eskutik, baita kozinatutakoa etxera eramateko ere.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide