Naiara Tena atletak Gipuzkoako txapelketa irabazi du

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 20a

Naiara Tena, larunbateko txapelketan. (Alberto Benito)

Atletismoko aire libreko Gipuzkoako txapelketak jokatu dituzte asteburuan Arrasaten. Tenak 23 urtez azpikoen 400 metroko proba irabazi du. 

Beste urrezko domina bat irabazi du Naiara Tena atleta azpeitiarrak. Atletismoko aire libreko Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten larunbatean Arrasateko (Gipuzkoa) Mojategiko pistan, eta 23 urtez azpikoen 400 metroko Gipuzkoako txapelketan nagusitu zen Tena.

Xeye atletismo taldeko atletak 58.13 denboran osatu zuen proba, aurreneko postua erdietsiz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide