Beste urrezko domina bat irabazi du Naiara Tena atleta azpeitiarrak. Atletismoko aire libreko Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten larunbatean Arrasateko (Gipuzkoa) Mojategiko pistan, eta 23 urtez azpikoen 400 metroko Gipuzkoako txapelketan nagusitu zen Tena. Xeye atletismo taldeko atletak 58.13 denboran osatu zuen proba, aurreneko postua erdietsiz.
Ordea, Tenarena ez da izan Xeye taldeko azpeitiarrek asteburuan irabazi duten domina bakarra izan. Julen Ansoaldek 200 metroko parte hartze libreko proba irabazi zuen, 00.23.43 denbora eginda. Era berean, Ansoalde txapeldunorde izendatu zuten 100 metroko proban, 00.11.44 denbora ezarrita;
Bestalde, Jokin Maiz bigarren sailkatu zen 1.500 metroko proban, 04.15.61 denbora eginda, baina hura 20 urtez azpikoen artean onena izan zen, eta adin horretako txapeldun izendatu zuten. Ibai Maiz, berriz, bosgarrena izan zen sailkapenean (04.17.71), eta 18 urtez azpikoen mailako hirugarrena izan zen. 600 metroko proban parte hartu zuen, bere aldetik, Laia Urrestillak, eta txapeldunorde gelditu zen, 01.45.43 denbora ezarrita.

Xeye taldeko zenbait korrikalari, Pedro Muñoz entrenatzailearekin. (Utzitakoa)