Azpeitia final zortzirenetan hasiko da lehiatzen Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketetan

Andoni Elduaien 2026ko apirilaren 22a

Donostian aurkeztu zuten atzo 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. (GEPF)

Eskuzkoan, final hamaseireneretako Amezketa-Lazkao kanporaketaren irabazlea izango da Ilunpekoen aurkaria, etxetik kanpo hasita, maiatzeko hirugarren asteburuan. Larruzko paleta eta pala motza uztartuko dituen txapelketan, berriz, maiatzeko bigarren asteburuan hasiko da lehiatzen Azpeitia, Olaberrian.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) atzo, asteartea, aurkeztu zuen Donostian aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Han izan ziren lehian parte hartuko duten elkarteetako zenbait ordezkari, tartean, Azpeitiko Ilunpekoak. Maiatzean hasiko da txapelketa bere modalitate guztietan. Azpeitia bitan lehiatuko da aurten: eskuzkoan eta erremintakoan, larruzko paleta eta pala motza uztartuko dituen txapelketan.

Eskuzko txapelketa izango da aurten ere parte hartzaileena. 24 herrik eman dute izena eskuzko Herriartekoan eta final hamaseirenekin hasiko dute lehia, maiatzeko lehen asteburuan. Azpeitia, ordea, final zortzirenetan hasiko da lehiatzen. Final hamaseireneretako Amezketa-Lazkao kanporaketaren irabazlea izango da Ilunpekoen aurkaria; etxetik kanpo jokatuko dute joanekoa, maiatzeko hirugarren asteburuan.

Larruzko paleta eta pala motza uztartuko dituen erreminta txapelketan, berriz, maiatzeko bigarren asteburuan hasiko da lehiatzen Azpeitia eta Olaberriarekin neurtuko ditu indarrak; joaneko partida etxetik kanpo jokatuko dute, eta itzulerakoa, etxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide