Azpeitiko KZguneak bost ikastaro emango ditu maiatzean, eta horietatik bi izango dira euskaraz. Enparan dorretxean emango dituzte biak, aurrez aurrekoak izango baitira. Hauek dira datorren hilean KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:
- Mekanografia. Ikasi hutsetik
- Hamar ordu.
- Maiatzaren 25etik 29ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikiloc-ekin
- Bi ordu.
- Maiatzaren 22an, 11:00etatik 13:00etara.
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.