Giro politean ospatu dute Santa Engrazia Eguna hainbat mendizalek

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 24a

Lagun onak mendi bazkunak eta Agiro mendi klubak elkarlanean antolatuta, Santa Engraziara ibilaldia egin zuten aurreko igandean 70 bat lagunek. Eguraldi ona eta giro aparta izan zituzten lagun.

Aurreko igandean ospatu zuten aurtengo Santa Engrazia Eguna Lagun Onak mendi bazkunakoek eta Agiro mendi klubekoek. Eguraldia lagun, 70 bat lagun elkartu ziren mendia, festa eta tradizioa uztartzen dituen ospakizunean.

Azpeititik Zestoara autobusez joan ziren aurrena, eta handik ekin zioten ibilaldiari. Umeentzako jolasak ere izan ziren, eta giro paregabean igaro zuten eguna bertaratu zirenek. 

Argazki gehiago honako lotura honetan ikus daitezke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide