Azpeitiko Sarek deituta, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egin dute gaur plazan. Ohi bezala, 19:00etan jarri dute hitzordua, eta hainbat lagun elkartu dira Ezin da gehiago luzatu, etxera lelopean.
Gaurko mobilizazioarekin, gainera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castrok Marixol Iparragirre eta Juan Ramon Karasatorre euskal presoei 100.2 artikuluaren aplikazioa ukatzeko hartutako erabakia salatu dute plazan.