Atzo arratsaldean DBH 1 eta 2 mailako Gelatik Plazara txapelketaren finala jokatu zuten Sanagustin kulturgunean. Intxaurrondo, Oiartzun, Tolosa-Gaztelu, Orio eta Oñati taldeak aritu ziren bertsotan kulturguneko arkupeetako agertokian. Finala Tolosa taldeak irabazi zuen eta bertso onenaren saria Harri Arinek.
Gelatik Plazara egitasmoa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean antolatutakoa da. 14 urtez azpiko ikasleek parte hartzen dute, bi mailatan banatuta.
