Giro bikaina, umorea eta egungo gaiak 'Bota bildurrikpe!' bertso saioan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 25a

Goraino bete da Haginpe taberna Bota bildurrikpe! bertso saioaren bosgarren aldian. Aitor Mendiluze, Libe Goenaga, Andoni Egaña eta Aitor Bizkarra aritu dira kantuan. Ohi bezala gaiak jartzen Julen Iparragirre Txiki-k jardun du.

Bosgarren urtez, Bota bildurrikpe! bertso saioa izan zen atzo iluntzean Haginpe tabernan, 22:30ean hasita. Aurreko urteetan bezala, aurten ere jendez bete egin zen taberna, giro bikaina sortuz. Julen Iparragirre Txiki-k jarritako gaiekin, umorez eta gaur eguneko gaiez jardun zuten bertsotan Aitor Mendiluzek, Libe Goenagak, Andoni Egañak eta Aitor Bizkarrak. Mendiluze aurreneko aldiz aritu zen Haginpek antolatutako saioan, eta bikain aritu zen.

(Argazkiak: Haginpe)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide