Seat 600 autoen topaketa egin dute

Ihintza Elustondo 2026ko apirilaren 26a

Gipuzkoako Seat 600 autoen zaleen elkarteak antolatuta, hainbat auto eta haien jabeak elkartu dira 10:00etan Loiolan. Nuarben sokatiraren museoa bisitatu dute, eta inguruko herrietan buelta bat eman ostean, Azkoitian amaitu dute juntadizoa. 

Gipuzkoako Seat 600 autoen zaleen elkarteak antolatuta, hamargarren topaketa egin dute gaur. 10:00etan, Loiolan elkartu dira hainbat auto eta haien jabeak, eta, ondoren, Nuarbera joan dira. Han sokatiraren bueltako museoa bisitatu dute, eta gero, hamaiketakoa egin dute Nuarbeko Nahi Genduena elkartean. Jarraian, buelta bat egin dute Aizarna, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuz, eta 14:00 aldera iritsi dira Azkoitiko Larramendi Torrea jatetxera, bertan bazkaltzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide