Zerua behatu eta lainoen inguruan sakondu dute gaur goizean Ekoetxean egin duten Zerua, laino ezberdinak erreparatuz saioan. Lainoak zer diren, nolakoak diren eta uraren zikloan duten garrantziaz azalpenak eman ditu aurrena Zorione Mendez Martinek.
Behin azalpenak entzundakoan, eskulanak egin dituzte partaide bakoitzak bere lainoa sortuz. Gainera, egindako lana etxera eramateko aukera izan dute.