Baigerak antolatutako Kroaziako bidaiarako lau plaza libre geratu dira

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 27a

Dubrovnik.

Libre geratu diren lau plazak bete arte, bidaiarako izena eman daiteke Baigeraren bulegoan nahiz Azpeitiko Halcon bidaia agentzian. Kroaziako bidaia ekainaren 16tik 25era izango da. 

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Kroaziara antolatu duen bidaiarako baja batzuk egon dira, eta lau plaza libre geratu dira. Ondorioz, joan nahi dutenek horretarako aukera dute oraindik. Baigeraren bulegora edota Halkon bidaiak agentziara jo dezakete izena emateko, edo bestela 688 62 89 63 deitu dezakete. 

Ekainaren 16tik 25era egingo dute Kroaziako bidaia, eta besteak beste, Dubrovnik, Split, Zadar eta Zagreb bisitatuko dituzte. Gainera, irteera horretan Bosnia eta Herzegovinako hiriburua –Sarajevo– eta Esloveniakoa –Ljubljana– ere bisitatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide