Beñat Iturbe umoregileak stand-up tailerra eskainiko du Dinamoan, euskaraz. Tailerrak sei orduko iraupena izango du: goizean 10:00etatik 14:00etara eskainiko du saioa, ondoren bazkaldu egingo dute, eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara jarraituko du ikastaroak. Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute jada Kulturaz kooperatibaren webgunean, 30 euro ordainduta –prezioak bazkaria barne hartzen du–.
Stand-up deiturikoa ahozko artea da, komediari loturikoa, eta aktore edo umorista zuzenean aurrean daukan publikoari zuzentzen zaio. Tailer honen helburua zera da: jendaurrean aurkezteko moduan egongo den testuaren aurreneko bertsio bat sortzea, adibide teorikoak eta praktikoak baliatuta.