Hastear da Gaztetxeko Futbito Txapelketa, eta horren erakusle da etzirako, ostegunerako, antolatu duten bilera. Txapelketaren nondik norakoez hitz egingo dute 18:00etan hasita egingo duten bilkuran, hala nola datez nahiz arauez. Antolatzaileek zehaztu dutenez, parte hartuko duen talde bakoitzeko ordezkari batek behintzat joan beharko du hitzordura.
Urtero legez, maiatzetik uztailera bitartean egingo dute txapelketa. Hain zuzen ere, astelehenean jokatuko dituzte lehen partidak, Betharrametako jolastokian, eta finalak uztailaren 17an, ostiralez, izango dira finalak, plazan.