Ikastolen ekarpenari buruzko solasaldia izango da gaur Ikasberrin

Julene Frantzesena

Haritz Garmendia soziologoa.

Haritz Garmendia soziologo azpeitiarrak eskainiko du solasaldia 18:00etan hasita. Ikastolaren Lagunak taldeak antolatuta egingo dute hitzaldia Ikasberri ikastolako aretoan.

Ikastolen ekarpena Euskal Herriari solasaldia eskainiko du Haritz Garmendia soziologo azpeitiarrak gaur arratsaldean Ikasberri ikastolako aretoan. 18:00etatik aurrera, ariko da ikastolek Euskal Herriari egin dioten ekarpenari buruz solasean, Ikastolaren Lagunak taldeak antolatuta. Saioa irekia izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide