XJ Auzolaneanek prest du Umeen Egunerako egitaraua. Aurten maiatzaren 30ean, larunbatez, egingo dute umeen jai egun preziatua, eta maiatzean zabalduko dute izena emateko epea. Egun horretan jolasak, bazkaria eta Iagomagoren emanaldia izango dira.
Maiatzaren 15ean eta 16an izango da Umeen Egunerako izena emateko aukera igerilekuaren eraikinaren albo batean dagoen Sanjuandegiko auzo lokalean. Maiatzaren 15ean, ostiralez, 17:00etatik 20:00etara izango da horretarako aukera, eta hurrengo egunean, maiatzaren 16an, 10:00etatik 13:00etara.
Egunean parte hartu nahi duten eta kamiseta nahi duten umeek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta kamiseta nahi ez dutenek, berriz, sei euro.
Hona hemen Umeen Egunerako prestatu duten egitaraua:
- 12:45. Juntadizoa eta jolasak.
- 14:30. Umeen auzo bazkaria.
- 15:30. Gurasoek umeak jasoko dituzte.
- 16:15. Iagomagoren emanaldia.