Bi zeramika tailer prestatu ditu ADIk maiatzerako

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 1a

Gaztetxo bat zeramika saio batean. (ADI)

Maiatzaren 9an eta 16an eskainiko dituzte tailerrak ikastegiaren egoitzan, 10:00etatik 13:00etara. Hilaren 9ko saioa familiei zuzendutakoa izango da, eta beraz, 6 urtetik gorako umeek heldu batek lagunduta parte hartu ahal izango dute. Dagoeneko zabaldu dute hitzorduetan izena emateko epea.

Maiatzerako bi zeramika tailer prestatu ditu Arte eta Diseinu Ikastegiak (ADI). Hil horren 9an eta 16an, larunbatak, izango dira saioak, ADIren egoitzan –Jose Artetxe kalea, 3–, 10:00etatik 13:00etara.

Maiatzaren 9ko saioa berezia izango da; izan ere, familiei zuzendutako hitzordua prestatu dute. 6 urtetik gorako umeek heldu batekin parte hartu ahal izango dute tailerrean.

Tailerretako plazak mugatuak dira, eta ADIra joan, artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek. Partaideek 35 euro ordaindu beharko dute saioan parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide