Eduki babestua

Epezabal enpresa mantentze lanetan esperientzia duen pertsona baten bila dabil

Erredakzioa 2026ko apirilaren 29a

Mantentze lanetan esperientzia frogatzea eskatuko du Azkoitiko enpresak. Horrez gain, lanerako jarrera ona eta pertsona arduratsua izatea, taldean aritzeko gaitasuna eta prestakuntza teknikoa –elektrizitatea eta mekanika, besteak beste– izatea eskatuko zaie hautagaiei.

Azkoitiko Epezabal enpresa mantentze lanetarako pertsona baten bila dabil. Haren funtzioak izango dira instalazioen mantentze-lanak egitea, matxurak detektatu eta konpontzea eta prebentziozko mantentze-lanak egitea.

Mantentze lanetan esperientzia frogatzea eskatuko du Epe-Zabalek. Horrez gain, lanerako jarrera ona eta pertsona arduratsua izatea, taldean aritzeko gaitasuna eta prestakuntza teknikoa –elektrizitatea eta mekanika, besteak beste– izatea eskatuko zaie hautagaiei.

Trukean, Epezabal enpresak kontratu egonkorra eskainiko dio hautatutako pertsonari: lanaldi osoko kontratua izango du, esperientziaren araberako soldata, eta giro profesional ona.

Interesa dutenek epz@epezabal.com helbide elektronikora bidali beharko dute curriculuma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide