Emakumeen Txokoaren 15. urtemuga prestatzeko asanblada antolatu dute

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 30a

Emakumeen Txokoa kanpotik.

Maiatzaren 6an izango da asanblada, 18:00etan, Emakumeen Txokoan. Emakumeak nahiz LGTBIQ+ pertsonak bilkuran parte hartzera animatu dituzte, urtemuga ospakizunean zer eta nola egin elkarrekin pentsatzeko.

Azpeitiko Emakume Txokoak 15 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospakizuna antolatzeko asanblada deitu dute, emakumeei eta LGTBIQ+ pertsonei zuzenduta. Asanblada datorren asteazkenean, maiatzaren 6an, izango da, 18:00etan, Emakumeen Txokoan.

"Asanbladaren asmoa da urteurreneko ekintzak elkarbanatzea eta denon artean pentsatzea zer eta nola egin", aurreratu dute Emakumeen Txokoko ordezkariek. Horrez gainera, aurrera begira jarriko dira, Emakumeen Txokoak zer behar duen eta komunitatea nola indartu daitekeen elkarrekin hausnartzeko tartea hartuz.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ezinbestekoa ez den arren, komenigarria da asanbladara joango direnek aldez aurretik jakinaraztea. Horretarako, Emakume Txokora deitu (943-15 70 55) edo idatzi (emakumetxokoa@azpeitia.eus) behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide