Desgaraian taldeak Gaztetxean aurkeztuko du lan berria maiatzaren 22an

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 1a

Desgaraian taldea, kontzertuan. (Maialen Etxaniz)

Hiru kontzertu iragarri ditu hil honetarako Jon Gurrutxagaren taldeak, egunotan plazaratuko duen Izan litekeen guztia diskoa labetik atera berritan emateko, eta Azpeitikoa da zerrendako azkena.

Izan litekeen guztia disko berria argitaratzear da Desgaraian taldea, eta lan berria labetik atera bezain pronto hura aurkezteko lehen kontzertuak iragarri ditu Jon Gurrutxaga azpeitiarraren taldeak.

Hain zuzen ere, maiatzean hiru zuzeneko eskainiko ditu Desgaraianek, eta horietako azkena Azpeitiko Gaztetxean izango da. Zarauzko Hiru Putzu gaztetxean hilaren 15ean eta Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean 21ean jo ondoren, maiatzaren 22an, ostiralarekin, emango du disko berriaren aurkezpen kontzertua Desgaraianek Azpeitiko Gaztetxean (22:30). Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide