Ilunpe pilota elkarteak atzo, asteazkenez, egin zuen urteko zozketa Izarraitz pilotalekuan, eta 26.969 izan da zenbaki saritua. Ondorioz zenbaki horren jabearentzat izango dira Eskuz Banakako Txapelketaren finalerako kantxako lau sarrera, Loiola hotelean lau lagunentzako bazkaria eta 1.200 euro.
Irabazleak hamar eguneko epean deitu beharko du 689 66 50 42 telefono zenbakira. Hala egin ezean, ordezko zenbakiaren txanda izango da; 01570 zenbakia da ordezkoa.